Sin Señas Particulares

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko mar. 21a, 11:12

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Sin Señas Particulares

Zuzendaria: Fernanda Veladez

Gidoilaria: Astrid Rondero, Fernanda Veladez

Aktoreak: Mercedes Hernández, David Illescas, Juan Jesús Varela...

Herrialdea: Mexico

Iraupena: 98 munutu

     Ekoizpen-urtea: 2020

Mexicon egiten den zinemarekin lotura eskasa izan dut nik orain arte. Egia da izan dudan kontaktu urri hori oso zirraragarria izan dela, Amores Perros” (2000) delako zinta izugarria iruditzen zait esate baterako. Aste honetan gomendatu behar dudan pelikula hantxe egina da, zein eta Sin Señas Particulares” (2020) izeneko lana, alegia. pelikula gordina dugu hau, dokumentala izan barik, oso gertu dago. Ankertasun osoz islatzen du zonalde horretan seguruenik biziko duten errealitatea. Guanajuaton munduratu zen Fernanda Veladez emakumezko zuzendariak egindako hautuarekin guztiz koherentea den eszenaratzeaz goza dezakegu filmearen iraupen osoan zehar.

 

Semeaz aspaldidanik ezer ez dakien ama bati heriotza-ziurtagiria sinatzeko eskatuko diote. Berak, ordea, semearekin zer gertatu den jakitea erabakiko du. Horren ondorioz, oso bidaia arriskutsu bati ekingo dio.

 

Hauxe dugu Fernanda Veladez-en aurreneko pelikula. Datu hau oso kontuan izatekoa da zinta honen balorazioa egitean. Meritu handiko lana da, duda barik, inongo momentutan ez baita nabaritzen lehendabiziko film baten aurrean gaudenik.

 

Nabarmentzekoa da erabat aktoreen lana. Itzelezko sinesgarritasuna ematen diete euren pertsonaiei. 

 

Hitz batean, arras gomendagarria den pelikula baten aurrean gaude, berari esker gugandik oso urrun dagoen errealitate baten berri izango dugu eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide