Ane

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko api. 4a, 11:12

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Ane

Zuzendaria: David P. Sañudo

Gidoilaria: David P. Sañudo, Marina Parés

Aktoreak: Patricia López Arnaiz, José Laspiur, Mikel Losada...

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 100 munutu

Ekoizpen-urtea: 2020

Zinema independenteak arraskasta izugarria eskuratu du azken Goya sarietan, bai eta euskaraz errodatutakoak ere. Duela gutxi Akelarre” (2020) film interesgarria gomendatu nizuen eta gaurkoan, gala hartan emaitza bikainak lortu zituen beste zinta bat dakart, zein eta Ane” (2020) izenekoa. Pelikula biak, oso desberdinak diren garaietan girotuta dauden arren, indargune bat partekatzen dute nire uste apalean: lan bietan girotze lan ederra dago eginda, kontatzen dituzten istorioei sinesgarritasun handia ematen diena. Biek ala biek denontzako oso balekoa den ekarpen bat egiten dute, garai baten inguruko testigantza doitua eskaintzea, alegia. 

 

Alaba etxera lo egitera ez datorren batean ama bere bila hasiko da, bai eta bere bizitzaren inguruan zenbait kontu ezagutzen hasi ere. Horri esker, ezezagun batekin bizi dela jakingo du. 

 

Sano gomendagarria den zinta honen zuzendaria David P. Sañudo da. Bilbon munduratu zen zinemagileak estreinako film luzea du gomedatzen ari garen hau. Hainbat metraje laburreko filmak ditu errodaturik Bilboko zuzendariak, bai eta aste honetan gomendatzen dizuedan pelikula honen izenkidea den bat ere.

 

Nabarmentzekoak dira, duda barik, aktoreen jardunak kasu honetan. Izan ere, sari desberdinetan, Goya edo Feroz sarietan besteak beste, hala onartu zaio lan honi zenbait premio banatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide