Minari

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko api. 18a, 11:06

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Minari

Zuzendaria: Lee Isaac Chung

Gidoilaria: Lee Isaac Chung

Aktoreak: Steven Yeun, Han Ye-ri, Youn Tuh-jung...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 115 munutu

Ekoizpen-urtea: 2020 

Aste honetan, Lee Isaac Chung zinemagile amerikarraren azken lana gomendatu nahi dizuet, zein eta Minari. Historia de mi familia” (2020) izenekoa. Denver hirian jaiotako zuzendariak badu jatorri korearra  eta, duda barik, lan honek badu ukitu autobiografikoa. Ez da harritzekoa, beraz, pantaila erraldoian ikusten dugun guztiak sinesgarritasun izugarria izatea, zuzendariak zertaz ari den badaki eta.

 

Pelikula honetan zera kontatzen digute: ume batzuek itzelezko aldaketa somatuko dute euren bizitzan gurasoek, aitak zehatzago esanda, hartu duten erabaki bat dela eta. Ideia honek mila gauza era berezi batean kontatzeko abagunea emango dio pelikula honen sortzaileari. Pertsona honen ikuspegia da, nire uste apalean behinik behin, zinta honi duen originaltasuna ematen diona. Izan ere, American way Of life” izenekoari kulturalki beste ikuspegi bat ematen baitio. Pelikulak era adimentsuan aztertzen du kultura desberdinen arteko talka.

 

Film honek sei izendapen ditu Oscar sarietarako, bai eta izen eta onarpen hendiko beste sari batzuetarako ere. Ez gaude oso ibilbide emankorra duen zinemagile baten aurrean, baina, ezbairik gabe, kalitate maila minimo bat bermatzen duen artista bat dugu mintzagai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide