Nomadland

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko mai. 2a, 10:23

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Nomadland

Zuzendaria: Chloé Zhao

Gidoilaria: Chloé Zhao. Liburua: Jessica Bruder

Aktoreak: Frances McDormand, David Strathairn, Linda May...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 108 minutu

Ekoizpen-urtea: 2020

Aste honetan Chloé Zhao Txinako zinemagileraen azken lana nahi dizuet gomendatu. Zuzendari gazte honek bere ibilbide profesional laburra AEBn burutu egin du, gehienbat, eta nahiko harrigarria iruditzen zait zein ederto barneratu dituen hango bizimoduaren nolakotasunak. Izan ere, datu hau ezagutu gabe, zinez zaila dela pelikula hau zuzendu duen pertsona bertako ez dela susmatzea. 

Oso film interesgarri baten aurrean gaude, egitura berezia duena; zeren eta genero nahaste interesgarri honen eszenaratzea bikaina baita. 

Aktore profesional eta amateurrak nahasten ditu, pelikularen indargune bat dena nire ustez. Izan ere, izugarrizko sinesgarritasuna ematen baitio pantaila erraldoian ikusten dugunari.

Dena galdu ostean, emakume batek nomada bailitzan bizitzeari ekingo dio. Dokumental faltsu honek bere gorabeheren berri emango digu.

Zinta interesgarri honen atzean, Chloé Zhao dugu. Nire uste apalean maisutasun handia erakusten du horren eskarmentu laburra duen zuzendari txinatarrak. Ez ahaztu gainera, zinta honi esker izendapen eta sari andana ari dela lortzen zinemagile gazte hau.

Amaitzeko, Frances McDormand Chicagon munduratu zen aktore handiaren lan bikaina nabarmendu nahi nuke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide