Falling

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko mai. 30a, 09:52

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Falling

Zuzendaria: Viggo Mortensen

Gidoilaria: Viggo Mortensen  

Aktoreak: Lance Henriksen, Viggo Mortensen, Terry Chen...

Herrialdea: Kanada

Iraupena: 112 munutu

Ekoizpen-urtea: 2020

Aste honetan, era adimentsuan gai interesgarriak jorratzen dituen palikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Falling” (2020) izenekoa. Viggo Mortensen aktore amerikarraren aurreneko lana zuzendari gisa dugu hau. Errenazimentuko artista dirudi Mortensen-ek. Artearen disziplina desberdin asko jorratzen ditu eta denak ondo gainera. Oraingo honetan, esan bezala, kamereran atzealdean estreinatu egin da New York-eko zinemagilea, emaitza bikaina eskuratuz nire ustetan. Oso ondo kontatuta dagoen istorioa helarazten digu, non elementu guztiak egon behar duten lekuan kokatzen diren une oro. Ikusleak ez du inolako arazorik kontakizuna ulertzeko, nahiz eta era lineal batean kontatuta ez dagoen. Mortensen pertsona argia da eta ikuslea izaki adimentsu gisa tratatzen du, eskertzekoa dena.

 

Gaixo dagoen adineko gizon tradizional bat eta bere seme homosexualaren arteko harreman zailen disekzio doia da lan hau.

 

Gorago aipatu den bezala, kamera gidatzen estreinako aldia du Mortensen-ek. Asko du oraindik ikasteko, duda barik, baina ez du maila eskasa eman, ez horixe!

 

Amaitzeko, aktoreen lana goraipatu nahiko nuke. Oraingo honetan, Lance Henriksen antzezlearen jarduna goraipatzea dagokigu. Esku artean jarri dioten oparia ederto batean aprobetxatu du, duda barik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide