My Mexican Bretzel

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko eka. 27a, 10:54

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: My Mexican Bretzel

Zuzendaria: Nuria Giménez Lorang

Gidoilaria: Nuria Giménez Lorang 

Aktoreak: Ilse G. Ringier, Frank A. Lorang (Esku-hartzeak)...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 73 munutu

Ekoizpen-urtea: 2019

Aste honetan, Nuria Giménez Lorang zinemagilearen lan berria nahi dizuet gomendatu, zein eta My Mexican Bretzel” (2019) izenekoa. Bartzelonan munduratu zen zuzendariak oso apostu ausarta egin du lan hau burutzean. Izan ere, dokumental bati buruz ari gara, baina ez edozelakoa. Pelikula mutu baten aurrean gaude, kamaragile ez profesionalek grabaturiko irudiak erabilita gainera. Azpititulu eta irudiez baliatu izan da Nuria ikusleei bere mezua helarazteko. Honek, duda barik, nolabaiteko ahalegina eskatzen dio so-egileari, aldi berean, oso proposamen erakargarri bilakatzen du zinemagile katalanarena.

 

Lehen aipaturiko materiala erabiliz, maila ekonomiko altuko emakume baten gorabeherak kontatuko dizkigute. Lan honek irudiz emandako egunkari baten itxura hartzen du, drama klasiko bat bihurtuz. 

 

Esan bezala, film hau Nuria Giménez Lorang-ek zuzendua da. Oso proiektu pertsonala dugu gainera, gidoia ere berea da eta. Zinemagileak maisutasun aparta erakutsi du, berea ez den material bat erabilita, pelikula sendo bezain koherentea ekoiztuz. 

 

Lan honetan ez dugu aktore profesionalik topatuko. Izan ere, irudietan agertzen diren pertsonak zuzendariaren aitona-amonak baitira. Hori bai, azpitituluen bidez kontatzen zaigun fikziozko istorioaren protagonistak beste bi dira. Meritu handia du, hortaz, dokumental berezi honek, egokitu gabeko irudi errealen bidez fikziozko istorio bat kontatzen duelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide