Aste honetan, azken Goya sarietako irabazleetako bat nahi dizuet gomendatu, zein eta “Las Niñas” (2020) izeneko pelikula sano interesgarri hau. Pantailaratzen duen garaiko oso argazki doitua burutzen du Pilar Palomero Zaragozako zinemagileak. Garrantzi handia ematen dio harremanen munduari eta garai hartan zelan kudeatzen ziren argiki azaltzen du. Harremanatzeko modu desegokiak azalaratzen dira, gaur egungo ikuspegitik aztertuta oso informazio baliotsua ematen duenak. Azken batean zinemak duen beste alderdi bati lotzen zaio zuzendaria, zeini eta alderdi pedagogikoari.
Bere ikastetxera heldu berri den hiri handiko neskato batek eragin handia izango du protagonistaren munduan eta bere bizitzaren etapa berri bateko sarreran, zeinean eta nerabetasunean.
Opera prima baten aurrean gauden arren, zuzendariaren heldutasuna argia da une oro. Nortasun handia erakusteaz gain, istorioak kontatzeko erraztasun ikaragarria ere adierazten du. Metrajean zehar ez dago soberan dagoen ezer eta une oro istorioaren mesedean jarduten da zuzendaria, meritu handikoa dena, duda barik.
Lan honetan goraipatzekoa da umeen lana. Izan ere, euren sorbaldetan filmaren zama guztia hartzen baitute, ederto batean gainera.