Aste honetan, Denis Villeneuve Kanadako zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, “Dune” (2021) izenekoa alegia. Duda barik, zine-areto batean ikusteko lan baten aurrean gaude, pantaila erraldoia ezinbestekoa baita zinta honek eskeintzen duen ikuskizunaz gozatzeko. Irudien indarra eta soinuaren garrantzia horren dira munta handikoak kasu honetan, ezen etxeko pantaila ez baita nahikoa zuendariak ibili duen esperientzia hau behar bezala esperimentatzeko.
Amaierarik gabeko film bat dugu hau, egokitu nahi duen eleberriaren lehenengo atala baino ez baitu pantailaratu. Entzun da bigarren atala burutuko dela baldin eta lehenengo honek arrakasta eskuratzen badu. Nire iritziz, oso estrategia arriskutsua da hau, espero dezagun ondo irtetea, pena handia izango litzatekeelako lan honen amaieraz gozatu ez izana. Irudien indarra izugarria den bitartea, pelikularen tonua iluna eta malenkoniatsua da. Azken hauek, inolako zalantzarik gabe Villeneuve jaunaren zinea egiteko moduaren nolakotasun argiak dira, bere lanak ezuguterraz bilakatzen dituena.
Goraipatzeko moduko hainbat pelikula daude Denis Villeneuve-ren filmografian, “Incendies” (2010), “Prisoners” (2013) edo “Arrival” (2016), besteak beste.