Aste honetan, Calzada de Calatrava udalerrian munduratu zen Pedro Almodovar zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “Madres Paralelas” (2021) izenekoa, alegia. Sortzailearen erabateko kutsua duen lana dugu aurrean. Hauxe da, hain zuzen ere, film honen alde esan daitekeen gauzarik argiena. Ahulezien artean, ordea, zenbait kontu ere aipatzea badago, hala nola, pelikularen hainbat unetan somatzen den sinesgarritasun falta, edota, akaso lan honetan Ciudad Realgo zuzendariak material nahikoa zuela bi zinta desberdin sortzeko. Honen ondorioz, agian, pelikulan jorratzen diren bi gaiak ez dira merezi duten sakontasunaz garatuak izan.
Nire ustetan zinta hau ez da borobila. Pedro Almodovarren filmografian dauden zenbait filmen mailara ez da iristen, hala uste dut nik behinik behin. Nire gusturako bere pelikularik esanguratsuenak honakoak dira: “Mujeres al Borde de un Ataque de Nervios” (1988) “Todo Sobre mi Madre” (1999), “Hable con Ella” (2002) eta “Dolor y Gloria” (2019).
Beti esan da Mantxako zuzendaria bereziki trebea dela emakumezko aktoreengandik antzezpen borobilak ateratzen. Kasu honetan ere hala izan dela esan daiteke eta, duda barik, bai Penelope Cruzek bai Milena Smitek karakterizazio ederrak borobiltzen dituzte.