Aste honetan, Madrilen jaio zen Fernando León de Aranoa zinemagileraen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “El Buen Patrón” (2021) izenekoa alegia. Pelikula hau Oscar sarietan lehiatzeko aukeratua izan da eta, berriki, Goya sarietan, 20 izendapen jasota, inoizko izendapen kopururik altuena eskuratu egin du gainera; harrigarria! Oraingo honetan, Madrilgo zuzendariak zinismoa ederto batean eta maiz erabili izan du metrajean zehar, oso pertsonaia erakargarriak eraikiz.
Sari bat eskuratzeko lantegi batean pasatu behar izango duten ikuskatzea prestatzen, haibat arazo sortuko dira. Arazo hauek konpontze aldera, lantegiko nagusiak marra gorri guztiak eta gehiago zeharkatuko ditu, espero ezin daitezkeen ondorioak sortuz.
Esan bezala, Fernando León de Aranoa zuzendariaren azken zinta dugu hau. Zinemagileak, ordea, baditu zenbait film luze buruturik, horietako batzuk oso interesgarriak gainera, hala nola, “Familia” (1996), “Barrio” (1998) edota “Los Lunes al Sol” (2002).
Ezin gomendio hau amaitu Javier Bardem handiaren jardun zoragarria aipatu gabe. Izan ere, bere karakterizazioan lortzen dituen ñabardurak kontaezinak baitira. Antzezpen erabat sinesgarria eskaintzen digu Las Palmas Kanaria Handikokoak.