The Father

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko urt. 16a, 10:57

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: The Father

Zuzendaria: Florian Zeller

Gidoilaria: Florian Zeller, Christopher Hampton. Lana: Florian Zeller

Aktoreak: Anthony Hopkins, Olivia Colman, Imogen Poots...

Herrialdea: Erresuma Batua

Iraupena: 97 munutu

Ekoizpen-urtea: 2020

        Aste honetan, Paris hirian jaio zen Florian Zeller dramagilearen estraineko pelikula nahi dizuet gomendatu, zein  eta The Father” (2020) izenekoa alegia. Berak idatzitako lan batean oinarritzen den zinta honetan, buruko gaixotasun baten azalpen argi bezain eraginkorra burutzen du zuzendari esteinatu berriak. Honetarako, ederto batean erabiltzen ditu, printzipioz, berarentzako arrotzak diren zenbait teknika, hala nola, muntaia edota kameraren kokapen adierazgarria.

 

        Gero eta larriago dagoen adineko gizon batek bakarrik bizi nahi du. Ez hori bakarrik, alabak eskeintzen dizkion laguntzarako aukera guztiak zapuzten ere ahalegintzen da. Alabak bereziki sufritzen du, zeren eta aita gero eta okerrago ikusteaz gainera, bere bizitza nahi duen moduan bizitzeko nola eragozpen handiak dituela ere egiaztatzen baitu.

 

        Esan bezala, Florian Zeller jauna dramagile bat da eta bere lana pantailaratzeko ardura bere gain hartu du. hauxe bere lehenengo lana da eta ezin hobeta hasi da, zenen eta izendapen zein sari dezente lortu baititu. Gizonezko aktore onena eta egokitutako gidoi onena premiatzen dituzten Oscar sariak irabazi ditu, besteak beste.

 

        Ezin gomendio hau amaitu, Anthony Hopkins handiak buruturiko karakterizazio zoragarria goraipatu gabe. Gorago aipatu dudan moduan, lan honi esker bere bigarren Oscar saria irabazi egin du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide