El Callejón de las Almas Perdidas

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko ots. 13a, 11:08

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Nightmare Alley

Zuzendaria: Guillermo del Toro

Gidoilaria: Guillermo del Toro, Kim Morgan (Eleberria: William Lindsay Gresham)   

Aktoreak: Bradley Cooper, Rooney Mara, Cate Blanchett,...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 150 munutu

Ekoizpen-urtea: 2021

        Aste honetan, Guillermo del Toro zinemagile mexicarraren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta El Callejón de las Almas Perdidas” (2021) izenekoa. 1947an Edmund Goulding zinemagile britainiarrak errodatu zuen zintaren bertsio berria dugu lan hau. Pelikula ikusi ondorengo sentsazioa deskribatzea ez zait erraza egiten. Egia esateko, nire ustez behinik behin,  lan honetan dena dago ondo, baina filmaren amaieran geratu zitzaidan gorputzaldia ez dator bat analisi honekin. Indargunez trufaturiko zinta da hau: girotze lana bikania da, edozein unetan igerri dieziokegu egilearen ukituari, aktoreen zerrenda izugarri ona da eta ondo zuzenduta daude… Ahuleziak, noski, baditu ere bai. Nik detektau dudan garrantzitsuena duen demaseko iraupena da, zenbait momentutan lana gogaikarri bilakatzen duena.

 

        Oso egoera latzean bizi den gizatalde baten gorabeherak kontatzen dizkigu del Toro jaunak. Lotsabako hauek mota askotako trikimailuak erabiliko dituzte bizimodua aurrera ateratzeko.

 

        Zuzendariaren ibilbidea sendoa da oso. Ezin dugu ahaztu bere aurreko lanarekin, La Forma del Agua” (2017) delakoarekin, Oscar sarietako irabazle argia izan zela. Bestalde, bere filmografian El Laberinto del Fauno” (2006) film handia topa dezakegu. Hortaz, kalitate handiko zinemagile baten aurrean gaudela ukaezina da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide