Mank

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko mar. 13a, 11:04

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Mank

Zuzendaria: David Fincher

Gidoilaria: Jack Fincher  

Aktoreak: Gary Oldman, Amanda Seyfried, Arliss Howard...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 132 munutu

Ekoizpen-urtea: 2020

         Aste honetan, David Fincher Denver  hirian zertu zen zuzendariaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Mank” (2020) izenekoa. Lan interesgarri bezain miresgarri honetan ez dira gutxi topatzen ditugun indarguneak: girotze lana izugarria da, elkarrizketa bakoitzean izkutatzen den garraztasuna erabat laudagarria dugu, aktoreen lan bikaina, irudi-bidez istorio bat kontatzeko zuzendariak erakusten duen ohiko maisutasuna… laburbilduz, film hau ikustea erabakitzen baduzu, ez zaizu damutuko.

 

        Bere aitak idatzitako gidoian oinarritzen den zinta honetan Fincherrek Herman J. Mankiewicz gidoilariaren bizitzaren hainbat pasarte kontatzen ditu, Citizen Kane” (1941) lan handiaren gidoia idazten ibili zen urteetakoak alegia.

 

        Dagoeneko aipatu den bezala, David Fincher dugu pelikula honen zuzendaria. Netflix konpainiak ekoiztu zuen lan honek 10 izendapen erdietsi zituen Oscar sarietan, bi premio eskuratuta: argazkigintza onena eta zuzendaritza artistiko onena

 

        Nahiz eta egindako lanak ez zuen merezitako onarpena lortu, ezin gomendio hau bukatu Gary Oldman handiak buruturiko karakterizazio ahaztezina aipatu gabe. Egia da, urte berean The father” (2020) zintako Anthony Hopkins bikaina izan zuela lehiakide, eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide