Aste hoentan, Rockville Centre New York estatuko herrian jaiotako Matt Reeves zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “The Batman” (2022) izenekoa alegia. Harritzen gaituen lehenengo kontua zera da: filma thriller batetik gertuago dagoela, espero daitekeen superheroien inguruko zinta batetik baino. Iluna, lohia, gogorra, handinahia… hau guztia eta gehiago da eskuartean darabilgun produktu hau.
Ohiko ekoizpenetan Batman-en etsai handiak agertzen dira, lan honetan, ordea, superheroiak serieko hiltzailea den Enigma izeneko pertsonaia bati aurre egin beharko dio. Aurkakoen artean lehiaketa moduko bat ezarriko da thriller-etan gertatzen den moduan.
Aipatu dugun moduan Matt Reeves dugu pelikula honen arduraduna. Zuzendari estatubatuar honen ibilbidea oso luzea ez den arren, izenburu entzutetsu zenbait topa ditzakegu bertan, hala nola, “Déjame Entar” (2010), “El Amanecer del Planeta de los Simios” (2014) edo “La Guerra del Planeta de los Simios” (2017).
Nahiz eta ekoizpen handi baten inguruan ari garen, ezin dugu aparte utzi aktoreen karakterizazioak. Egia da lan ikusgarri baten aurrean gaudela, pantaila erraldoian ikusteko horietako bat, duda barik. Dena den, ez da zinta hutsal bat eta zenbait kalitatzezko antzezpen topa daitezke bertan, John Turturro handiarena kasu.