Aste honetan, duela ez horrenbeste zine-aretoetan ikusgai egon den pelikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Ridley Scott Ingalaterrako South Shields hirian munduratu zen zuzendariaren “The Last Duel” (2021) izenekoa alegia. Lan interesgarri honetan zinean ikuspuntuak duen garrantziaren inguruko lezio ederra ematen du zuzendariak. Filmaren girotzea izugarri ona da, ukaezina den indarra duten irudiei esker historiaren beste aro batean murgiltzen gara inolako arazorik gabe.
1386ko Frantzian kokatzen den istorio honetan oso larria den salaketa bat argitzeko duelu bat antolatuko da. Esan bezala, ikusleak buru-hausgarri erraldoia den istorio hau argitzeko hiru protagonista nagusien kontaketak arretaz ikusi beharko ditu.
Nire ustetan, Ridley Scotten ibilbidea oso gorabeheratsua da. Hala ere,arazo barik baiezta daiteke badituela minimo bost pelikula handi, hala nola, “Alien” (1979), “Balde Runner” (1982), “Thelma & Louise” (1991) “Gladiator” (2000), “American Gangster” (2007). Batere gaizki ez dagoena. Zoritxarrez oso zinta flojoak ere baditu.
Ezin gomendio hau amaitu zenbait antzezlen lan ona aipatu gabe. Adam Driver eta Matt Damon oso karakterizazio borobilak lortzen dituzte, baina Jodie Comer-ren lana nabarmentzekoa dela iruditu zait.