Licorice Pizza

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko eka. 26a, 09:58

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Licorice Pizza

Zuzendaria: Paul Thomas Anderson

Gidoilaria: Paul Thomas Anderson 

Aktoreak: Alana Haim, Cooper Hoffman, Sean Pean...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 133 munutu

Ekoizpen-urtea: 2021

        Aste honetan Paul Thomas Anderson Los Angeles hirian jaio zen zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Licorice Pizza” (2021) izenekoa alegia. Azken Oscar sarietan hiru izendapen izan eta esku-hutsik irten zen zinta interesgarri honetan estimatzeko kontu asko topa ditzakegu, hala nola, egitura formal hausnartu bezain borobila, planoen antolamendu landua, irudien erabilera egokia, irudi bidez kontzeptuak plazaratzeko gaitasuna… Benetako autore baten aurrean gaudela esan dezakegu inolako beldurrik gabe. beste kontu bat izango da, ikusle gisa tankera zein tonuera honetako filmak gustuko ditugun ala ez.

 

        Lan honetan zuzendariak pertsonaia nagusien harremana doitasun handiz aztertuko du, bisturi bat erabiliko balu bezala.

 

        Kameraren atzean, dagoeneko esan dugun moduan, Paul Thomas Anderson dugu. Zuzendari honek bideo musikal gehiago ditu pelikulak baino; baina egia esate aldera, bere ibilbidean tankera desbedineko film estimagarriak burutu ditu. Bereak ditugu, besteak beste, Boogie Nights” (1997), Magnolia” (1999) edota Pozos de Ambición” (2007).

 

        Era honetako film batean antzezleen karakterizazioak ezinbestekoak dira sinesgarritasuna lortzeko eta, nire ustez behinek behin, hala gertatu egin da oraingo honetan. Bai Alana Haim, bai Cooper Hoffman, ondo baino hobeto aritzen dira haien rolak defendatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide