Bullet Train

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko ira. 5a, 11:00

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Bullet Train

Zuzendaria: David Leitch

Gidoilaria: Zak Olkewicz. Liburua: Kotaro Isaka

Aktoreak: Brad Pitt, Joey King, Aaron Taylor Johnson...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 126 munutu

     Ekoizpen-urtea: 2022

        Aste honetan, oraindik karteldegian dagoen pelikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Bullet Train” (2022) izenekoa alegia. Dinamiko bezain dibertigarria den lan baten aurrean gaude. Film biolentoa den arren, ikusteko atsegina ere bada; izan ere umorea erabiltzeko trebezia erakusten baitu proiektuaren atzean dagoen David Leitch zuzendari estatubatuarrak. Ezin ukatu besaulkian iltzaturik uzten zaituen horietako lan bat dugula honako hau.

 

        Izenburuko tren horietako batean bost soladatapeko hiltzaile ari dira bidaiatzen. Bakoitzak misio desberdin batekin. Berehala konturatuko dira misio horiek harreman estua dutela.

 

        Ikuslea dibertitzea helburu nagusia duen zuzendari honek ez du oso ibilbide luzea. Bere pelikulen artean John Wick” (2014) eta Deadpool 2” (2018) nabarmenduko nituzke nik. Estilo propioa duela onartu beharra dago, non dinamismoa oso nabaria den.

 

        Aktoreen jarduna da, nire ustez behinik behin, goraipatu behar den beste atal bat. Berez batere sinesgarritasuna ez duen egoera bati nolabaiteko logika ematen diotelako. Brad Pittek zintaren zama gehiena bere sorbalden gainean hartzen badu ere, ez zen batere justua izango Aaron Taylor-Johnsonen lana ez azpimarratzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide