El Cuarto Pasajero

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko aza. 27a, 09:36

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: El Cuarto Pasajero

Zuzendaria: Álex de la Iglesia

Gidoilaria: Jorge Guerricaechevarria, Álex de la Iglesia

Aktoreak: Alberto San Juan, Blanca Suárez, Ernesto Alterio ...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 99 munutu

        Ekoizpen-urtea: 2022

          Aste honetan, Álex de la Iglesia Bilbo hirian jaiotako zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu, zein eta El Cuarto Pasajero” (2022) izenekoa. Oso pelikula dibertigarria dugu bidaia zoro bat bilakatzen den istorio hau. Une batzuetako anabasa horren da handia, ezen pantailan ikusten dugunaren sinesgarritasuna ez baitugu zalantzan jartzen. Álex de la Iglesia neurriz gaineko zinemagilea da, bere nolakotasun markatuak dituena, batzuetan honek bere alde jokatzen du eta bestetan bere aurka, baina, edozelan ere, den modukoa onartu behar dugu. Pelikula honetan aipatutako guztia presente dago eta, nire ustez, goraipatzeko zerbait da. Hori bai, une batzuetan gure aurrean agertzen dena marra fin bezain arriskutsu baten inguruan ibiltzen da.

 

        Lan honetan, betiko maduan,  de la Iglesiaren trebetasuna kameraren atzean begibistakoa da. Indar handiko irudiz trufatuta dago filma, batzuetan batere beharrezkoak ez diren arren. Gidoian dauden esaldiak borobilak dira, hainbat unetan ikusleak barrez lehertzen du. Baina zuzendariaren akatsak ere hortxe daude, berriro ere, amaiera zoro bezain gehiegizkoa planteatzen digu, non ikusle batzuk deseroso senti baitaitezke. Gorago esan bezala, zinta honetaz behar bezala disfrutatzeko hori guztia aldez aurretik onartu beharra dago.

 

        Nire ustez aktoreak ondo daude, batez ere Alberto San Juan handia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide