Black is Beltza II: Ainhoa

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2022ko abe. 11a, 10:58

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Black is Beltza II: Ainhoa

Zuzendaria: Fermin Muguruza

Gidoilaria: Fermin Muguruza, Isa Campo, Harkaitz Cano- Komikia: Fermin Muguruza

Aktoreak: Animazioa

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 86 munutu

Ekoizpen-urtea: 2022

  Fermin Muguruza benetan urduria da, ez daki geldirik egoten. Nik uste proiektu desberdinetan egotea berarentzat premia bat dela. Inoiz ez da konforme egon lortutako arrakasta batekin eta zerbait berri egiteari ekin izan dio beti. Zinemarekin bere harremana ez da guarko kontu bat; baina 2018an Black is Beltzaekoiztu zuen arte, dokumentalekin izan zuen harremana eta ez, ordea, bestelako generotan txertatzen diren proeiktuekin. Urte hartan ekin zion animazioari, gopaipazteko moduko emaitzekin nire ustetan. Gaurkoan gomendatu behar dizuedan pleikula Black is Beltza II: Ainhoa” (2022) da, non 2018ko lanean zabalduriko bideari eusten dion.

 

        Pelikula honetan Irungo artistak animazio klasikoari heltzen dio, kontatzen dituen gertateretako garaian erabiltzen zena, erabaki zuzena hortaz. Oso proiektu pertsonala da eta honek, jakina, balizko ikusle-kopurua murriztuko du seguruenik, baina benetan merezi duen pelikula baten aurrean gaude. Duda barik, kontatzen diren gertaeretako garaia bizi izanak filmaz goatzea errazten du, baina ez da ezinbesteko baldintza. Gure aurrean agertzen den obrak badu kalitate nahikoa edonok gozatu ederra izateko. Estiloaren aldetik, indargune asko barnebiltzen du Muguruzaren lanak, hala nola, planifikazio eraginkorra, irudi indartsuak, muntaia adimentsua… denak dira elementu klabe ikuslea besaulkian iltzaturik mantentzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide