Babylon

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko ots. 12a, 10:49

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Babylon

Zuzendaria: Damien Chazelle

Gidoilaria: Damien Chazelle

Aktoreak: Margot Robbie, Brad Pitt, Diego Calva…

Herrialdea: AEB

Iraupena: 189 munutu

Ekoizpen-urtea: 2022

Aste honetan, eztabaida sutsuak piztu dituen lan bat nahi dizuet gomendatu, Damien Chazelle zinemagile estatubatuar gaztearen azkena, alegia: Babylon” (2022)

 

Ez da ondo hitz egin film honen inguruan, ez behintzat kritika espezializatuaren aldetik, eta ez da diru handirik biltzen ari, baina lehenengo mailako ikuskizun bati buruz ari gara. Gure begien aurrean gorpuzten diren plano oparoak, koreografia konplexuko plano-sekuentziak ez aipatzearren, pantaila handi batean gozatzekoak dira, duda barik. Zuzendariak kamera maisuki mugitzen du eta primeran helarazten digu hasierako zinemaren industriaren errealitatea, non antza dena zen gehiegikeria hutsa. Bestalde, hausnarketa interesgarri batzuk planteatzen ditu: teknologiak gure bizitzan izan dezakeen eragina, garai berriak ez ditugula begibistatik galdu behar, egoera jakin batera ez egokitzeko beharra…

 

Hala ere, film irregular honek baditu hainbat ahulezia, duda barik. Nire gusturako gidoia ez da borobila, kontatzen duena iruditan jartzeko horrenbeste denborarik ez dela behar ez aipatze aldera. Noiz itzuliko dira ordu eta erdiko zintak?

 

Hauxe dugu Damien Chazelle-n laugarren lana. Oso gustuko dudan zuzendaria den arren, bere pelikulen artean gehien gustatzen zaidana Whiplash” (2014) da. Film honetan sortzen duen atmosfera itogarriak esperientzia ahaztezin bilakatzen du.

 

Amaitzeko, aktoreen lana goraipatu nahiko nuke. Aktoreen zerrenda oso luzea duen pelikula izaki, bi izen azpimarratu nahiko nituzke: Margot Robbie australiarra eta Brad Pitt. Haien pertsonaiek behar duten ukitu zoroa ederto ematen dute biek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide