Todo a la vez en todas partes

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko ots. 26a, 10:52

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Everything Everywhere All at Once

Zuzendaria: Dan Kwan, Daniel Scheinert

Gidoilaria: Dan Kwan, Daniel Scheinert

Aktoreak: Michelle Yeoh, Ke Huy Quan, Jamie Lee Curtis ...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 139 munutu

Ekoizpen-urtea: 2022

        Aste honetan, Oscar sarietan izendapen gehien dituen pelikula nahi dizuet gomendatu. Zein eta Todo a la vez en todas partes” (2022) izeneko lana. Aurreko datua nahiko harrigarria da. Izan ere, ez baitauka batere antzik normalean sariak eskuratu izan dituzten filmekin. Sariak aparte utzita, proposamen desberdin eta berri baten aurrean gaudela esan beharra dago. Hurbilduko den ikusleak zera izan behar du argi: lanaz gozatu ahal izateko onartu beharreko berezko arauak dituen zerbaiti egin behar diola aurre. Eta hobe du hasieratik premisa honi men egitea, bestela ez baitu merezi pelikula ikusteko ahalegina egitea.

        Atsedenik ez duen tramankulu honek ahalegin bat eskatzen dio ikusleari. Joko honetan sartuko denak merezitako premio gozoa lortuko du. Zenbait unetan begien aurrean agertzen zaiguna zinez estimulagarria da. Azken batean, zinta desberdinak bere barnean gordetzen dituen film baten aurrean gaudela esan daiteke.

        Pelikula honen atzean bi zuzendari ditugu, nahiz eta beti elkarrekin lan egiten duten. Are gehiago Daniels ezizenez ezagutzen ditugu. Goitizen horren azpian Dan Kwan eta Daniel Scheinert ditugu. Hasiera batean musika-bideoak eta film laburrak ekoiztu zituzten eta orain lan bizigarri honen arduradunak dira, haien bigarren pelikula dena.

        Amaitzeko, nabarmendu nahiko nuke pelikula honi esker Jamie Lee Curtis antzezle beteranoak Oscar sarietan bere lehenengo izendapena lortu duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide