Ellas Hablan

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko mar. 26a, 11:01

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Women Talking

Zuzendaria: Sarah Polley

Gidoilaria: Sarah Polley, Miriam Toews. Eleberria: Miriam Toews

Aktoreak: Rooney Mara, Claire Foy, Ben Whishaw ...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 104 minutu

Ekoizpen-urtea: 2022

      Premioak dagoeneko banatu diren arren, Oscar sarien azken galan izendapenak izan dituzten pelikulekin jarraitzen dugu. Izan ere, aste honetan Sarah Polley Toronto hirian munduratu zen aktore zein zuzendariaren azken filma gomendatu nahi dizuet eta. Egokitutako gidoia onenaren saria lortu zuen pelikula mamitsu honek, gainera.

 

     Ez da erraz ikusten den horietako lan bat. Argazkia oso iluna izateaz gain ea distirarik gabekoa da. Duda barik, estilo aukeraketa garbia eta, nire ustetan behinik behin, erabat egokia da, kontatu nahi den istoriaren nolakotasunak kontuan harturik. Gainera, Kanadako zinemagileak dakargun kontakizun honen oinarria hitza da, eta ez ekintza, zinemaren muinarekiko lotura argia ez duena. Hala eta guztiz ere, Polleyk lotzen duen proposamen bat pantailaratzen du, merito handia duena. 

 

     Zinta ikusten dugunean beste garai batean gaudela pentsa dezakegun arren, kontatzen diren gertaerak 2010ekoak dira. Hori bai, ezaugarri oso bereziak dituen komunitate baten gorabeherak dira. Zoritxarrez, gorago aipatu den bezala, salatzen diren egoerak edonon gerta daitezke.

 

     Honen moduko pelikula batean funtsezkoa da aktoreen jarduna. Protagonista nagusiak emakumeak dira, gizonezko baten jardunak nolabaiteko pisua badu ere, eta antzezle guztiak txapela kentzeko moduko lana egiten dute. Zaila egiten zait baten bat nabarmentzea, pelikulari mesede handia egiten diona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide