As Bestas

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko api. 23a, 11:32

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: As Bestas

Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen

Gidoilaria: Isabel Peña, Rodrigo Sorogoyen

Aktoreak: Marina Fois, Denis Ménochet, Luis Zahera …

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 137 minutu

Ekoizpen-urtea: 2022

        Aste honetan, Rodrigo Sorogoyen Madrilgo zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta As Bestas” (2022) izeneko lan interesgarria. Western moduko pelikula honek indargune asko ditu: ikuslearen ezinegonari eusten dio etengabe, fotograma guztiak bustitzen dituen giro itogarriak ez du apenas bakerik ematen, planifikazio pentsatu eta doitua da, zuzendariaren trebeziari esker ikuslea ez da inongo momentutan galtzen, kamerak beti hartzen du lekurik egokiena… Honi esker, lan luzea den arren, ikuslearen sentsazioa ziztu bizian gertatzen den istorio baten aurrean dagoena da. Hori bai, zintak kontatzen duena horren da gogorra, ezen ikustera joateko eguna mimo handiz aukeratu behar baita. Ikuslearen gorputzaldiak esperientzia filmikoa baldintza dezake, nire ustez. Izan ere, film asaldatzaile baten aurrean gaude.

        Nire uste apalean, Rodrigo Sorogoyenek baditu minimo beste bi zinta handi: alde batetik, Que Dios Nos Perdone” (2016) eta, bestetik, El Reino” (2018). Gainera, nire ustetan, kalitate handiko ekoizpen hau denboran nahiko kontzentratuta dago eta berriki ekoiztutako lanetan ematen da. Beste era batean esanda, une oso egokian dagoen artista bati buruz ari garela. Eta gainera, bere jarduna ikusle zein kritikaren onarpena ari da izaten. Sarrera dezente saltzeaz gain, bere pelikulek sari eta izandapenak bildumatzen dituzte.

        Amaitzeko, aktoreak zuzentzen Rodrigo Sorogoyenen iaiotasuna nabarmendu nahiko nuke. Egia da, aktoreak aukeratzen ere oso ona dela, seguruenik bere lana erraztuko duena, baina bere pelikuletan antzezleen lanak beti izaten dira sarituak, horretan berak ere zerikusia izango duela pentsatu nahi dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide