20.000 especies de abejas

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko mai. 21a, 14:41

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: 20.000 especies de abejas

Zuzendaria: Estibaliz Urresola

Gidoilaria: Estibaliz Urresola

Aktoreak: Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain …

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 129 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

      Aste honetan, Laudio herrian jaiotako Estibaliz Urresolaren aurreneko film luzea nahi dizuet gomedatu, zein eta 20.000 especies de abejas” (2023) izenekoa alegia. Onarpen handia jasotzen ari den lana dugu hau; era natural batean, dotorezi handiz gainera, oso konplexua den gai bat jorratzen duena. Aktoreei espazioa emanez, Estibaliz Urresolak plano nahiko luzeak erabiltzen ditu, non. kamera xuabeki mugituz, pelikulari jariakortasun handia ematen dion. Nire kasuan behintzat, zinta honetan denak funtzionatzen du, bai eta erabiltzen diren metaforek ere.

      Pertsonen nortasunaren eraikina eta hazkundea liraintasunez garatzen du lan estimagarri honek. Transexualitateak, bestalde, narrazio konplexu honen haria eratzen du, ikuslearengan gerora sakontasunez hausnartzeko kontzeptuak iltzatuz. Eskertzeko moduko zinta da hau, nire aburuz behinik behin, behin ikusita denbora luzez buruan geratzen den lana baita. 

      Estreinako pelikula izanez, Estibalizek heldutasun profesional oso handia erakutsi du. Antzezleen aldetik, gainera, oso lan txukunak lortu ditu, oso pertsona eskuzabala dela erakutsiz. 

      Nabarmentzeko moduko jardun asko dauden arren, Patricia López Arnaiz eta Sofía Oteroren karakterizazioak nahi nituzke azpimarratu. Sarituak ari dira izaten, bestalde, baina igortzen duten egia kontuan izanik, ez da harritzekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide