Aste honetan, Wes Anderson Houston hirian jaio zen zuzendariaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “Asteroid City” (2023) izenekoa. Anderson nortasun oso markatua duen zinemagilea da, duda barik. Bere edozein pelikulatako fotograma bat ikustea nahikoa izan daiteke lanaren autoretza identifikatzeko. Izan ere, pastel-tonu horiek, pantailaren partizio hori, begi-bistako karton-harrizko dekoratu horiek… nahastezinak baitira. Apur bat gehiago ikusita, balizko zalantza guztiak argituko lituzke planteatzen zaigun istoria erabat surrealistak.
Pelikula honek, nola ez, elementu horiek guztiak ditu, baita aktoreen zerrenda aparta ere. Pantailan azaltzen diren antzezle horiek guztiak film bakar batean elkartzea ezinzkoa ematen du, eta hala izango litzateke, Wes Andersonen pelikula baten aurrean egongo ez bagina.
Dagoeneko nahiko luzea den zuzendari honen filmografiak kalitate handiko zenbait zinta ditu, besteak beste, “Fantástico Sr. Fox” (2009), “Moonrise Kingdom” (2012), “El Gran Hotel Budapest” (2014) edo “Isla de Perros” (2018).
Ez dut imajinatu nahi proiektu honetan agertzen diren izar guztien agendak koadratzeko lan zaila. Bistan da Wes Andersonek zuzendu izanak asko erraztu duela lana. Izen hori ospearen parekoa da eta hori nabaritzen da.