El Conde

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko urr. 1a, 10:05

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: El Conde

Zuzendaria: Pablo Larraín

Gidoilaria: Guillermo Calderón, Pablo Larraín

Aktoreak: Jaime Vadell, Gloria Münchmeyer, Paula Lunchsinger …

Herrialdea: Txile

Iraupena: 110 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

         Aste honetan Netflixen estreinatu den pelikula bat nahi dizuet gomendatu, El Conde” (2023) Pablo Larraín zinemagile txiletarraren azken pelikula, alegia. Nire ustetan, lan honetan Larraínek hautu zuzen batzuk egiten ditu, hala nola, zinta zuribeltzean errodatzea, filmari dotoretasun eta klasikotasun moduko bat ematen diona edota planteatzen duen metafora, non diktadore bat banpiro bezala azaltzen zaigun. Bestalde, nire iritziz noski, zinemagile txiletarrak errodatzen du oso ondo, planifikazio ezin dotoreago erabiliz, kamera-mugimendu doituak eginez eta, esan gabe doa, pelikularen hasieran pantailaratzen duen girotze lan izugarria erakutsiz.

         Zinta honek azken  Veneziako Mostran sari bat eskuratu du, gidoirik onena saritzen duena, zehazki esanda. Larraínen filmografian badago, nire iritzi apalean, beste pelikula interesgarri bat: El Club” (2015).

        Film honek mahaigineratzen duen hipotesi ausarta, argituko ez dudana, ederto batean defendatzen dute pantaila erraldoian agertzen diren aktore eraginkorrak. Jaime Vadell aktore eta zuzendari txiletarrak karakterizazio zoragarria burutzen du, nabarmentzeko moduko jarduna da baita, bestalde, Paula Luchsingerrena. Orokorrean, aktoreek egiten duten lan ederrak sinesgarritasuna emanten dio nahiko ezohikoa den zinta honi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide