Saben Aquell

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko aza. 12a, 10:26

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Saben Aquell

Zuzendaria: David Trueba

Gidoilaria: David Trueba, Albert Espinosa

Aktoreak: David Verdaguer, Carolina Yuste, Pedro Casablanc …

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 109 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

        Aste honetan, David Trueba Madrilgo zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu: zein eta Saben aquell” (2023) izenekoa. Nire uste apalean, bi dira bereziki nabarmendu beharreko indarguneak film honetan. Alde batetik, burutu den girotze lan zoragarria, zeinari esker dena egiten zaigu guztiz sinesgarria. Bestaldetik, nola ez, antzezleen jardun miresgarria, bikote protagonistarena txapela kentzeko modukoa da. Nonbaiten Goya Sariak gordetzeko leku bila hasi behar direla irakurri egin dut eta, nire aldetik, ados nagoela aitortu behar dut.

        Elkarrizketa batean Truebari zera entzun nion: Ospetsua den pertsonaren atzean dagoen bikotearen istoria kontatzea egiten zitzaiola interesgarria, eta horixe izan da egin duena. Izan ere, zinta honetan Eugenioren bizitzaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, bere bikotekidea izan zen Conchita Alcaide Rodríguezenak ere helarazten digu zuzendariak. Modu honetan, itzalean gordeta mantendu bazen ere, umoristaren ibilbidean garrantzi ezin handiagoa izan zuen pertsona hau hobeto ezagutzen dugu, bere pertsonarekiko nolabaiteko justizia egiten duena.

        David Trueba gustuko dudan zuzendaria dela esan behar dut. Bere lanen artean bereziki ona irudi zitzaidan bere garaian Vivir es fácil con los ojos cerrados” (2013). Bere lanetan oso energia positiboa nabaritu egin dut beti. Pelikula atseginak izaten dira, ondo errodatuta egoteaz gain, modu koherentean eraikita daudela ere iruditu zait beti. Egin dituen pelikulak ikusi ondoren, aretotik zoriontsu irten naiz eskuarki, gutxi ez dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide