Empieza el Baile

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko aza. 26a, 10:45

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Empieza el Baile

Zuzendaria: Marina Seresesky

Gidoilaria: Marina Seresesky

Aktoreak: Dario Grandinetti, Mercedes Morán, Jorge Marrale …

Herrialdea: Argentina

Iraupena: 98 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

        Aste honetan, Marina Sereseskyren,  Argentinan munduratu zen zinemagilearen, azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Empieza el baile” (2023) izenekoa alegia. Aitortu behar dut pilo bat gustzatzen zaidala  Argentinako zinea. Oso elkarrizketa burutsuak dituztela iruditzen zait. Hain da musikala beren hitz egiteko modua, ezen, iraintzen dutenean ere, badirudi zerbait polita ari direla esaten. Gehitu horri duten umore ukitu berezia eta atsegin handiz ikusten den pelikula bat duzu aurrean.

        Marina Sereseskyk film honetan desioaren inguruan saiakera sakon eta potentea planteatzen du. Zinta ederra da, oso era adimentsuan kontatuta dagoena. Gidoian gordetzen dituen tarte batzuk oso barregarriak izateaz gain, erabat adierazgarriak ere badira, emozioa oso ondo transmititzen asmatzen du. Gizakion harremanen inguruko oso lan interesgarria da, disekzio lan bikaina, alajaina!

        Hori bai, hau guztia egiten oso zaila den arren, pantaila handian aritzen diren profesional handiei esker, zerbait erraza eta naturala dela dirudi, gezurra dena. Izan ere, bai Dario Grandinettik, bai Mercedes Moránek, sinesgarritasunez beteriko antzezpenak burutzen dituzte istorio hau eginatzekoa bihurtuz.

        Zuzendariaren hirugarren film luzea da hau, etorkizunean eskainiko diguna aditasunez jarraitzea komeni dela uste dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide