O Corno

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2023ko abe. 24a, 10:36

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: O Corno

Zuzendaria: Jaione Camborda

Gidoilaria: Jaione Camborda

Aktoreak: Janet Novás, Siobhan Fernandes, Carla Rivas …

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 103 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

        Aste honetan, Jaione Camborda Donostia hirian jaio eta Galizian bizi den zuzendariaren bigarren lana nahi dizuet gomendatu, zein eta O Corno” (2023) izenekoa. Zinema kontenplatiboa eskaintzen duen proposamena dugu hau, non gertakaerak ahalik eta modu naturalean erakusten diren. Proposamen nahiko gordina da eta, zenbait unetan, nahiko gogorra ere bai. Zinemagilea proposatzen digun esperientzia zakar honetan ahalik eta filtro gutxien ipintzen saiatu da. Honek, duda barik, merito handia du, baina gerta daiteke edonorentzako proposamena ez izatea.

        Aipatu bezala, Jaione ez da ibilbide luzeko zinemagilea. Film luzeak kenduta, beste lau dokumental labur ditu buruturik. Hala eta guztiz ere, 2015ean errodatzen hasi zen zuzendariak lortu izan du Donostiako zinemaldiaren azken edizioan sari nagusia irabaztea, batere txarto ez dagoena. 

        Tankera honetako proposamen batean, funtsezkoa da jardun egokia zertzen duten aktoreak izatea. Zorionez, kasu honetan, ezinbesteko premisa hori betetzen da. Antzezle guztiek sinesgarritasun handia igortzen dute haien karakterizazioen bidez. Bereziki nabarmentzeko modukoa da Janet Novásen kasua, zeren eta dantza bezalako displina batetik antzezpenera egin duen jauzia ezin hobeto burutu baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide