La sociedad de la nieve

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko ots. 11a, 10:27

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: La Sociedad de la Nieve

Zuzendaria: J. A. Bayona

Gidoilaria: J. A. Bayona, Bernat Vilaplana, Jaime Marqués, Nicolás Casariego

Aktoreak: Enzo Vogrincic, Agustín Pardella, Matías Recalt …

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 144 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

         Aste honetan, J. A. Bayona Bartzelona hirian jaio zen zuzendariaren azken lana nahi dizuet gomendatu; zein eta La Sociedad de la Nieve” (2023) izenekoa, alegia. Lan honek bere aurka dauka gertaera bera kontatzen duen beste bat dagoeneko existitzen dela. Hala ere, eta meritu handikoa da, filma ikusleaz jabetzen da une oro. Ederto kontatuta dago, murgiltze-esperientzia zoragarria da, pantaila erraldoian ikusten duguna sentitu dezakegu, hainbatetan oso desatsegina dena. Zorionez, zuzendariak mezua dotorezia handiz helarazten digu. 

         Lan honen erantzukizunik handiena, gorago aipatu den bezala, J. A. Bayonarena da; pelikula zuzentzeaz gain, gidoia idazten ere lagundu baitu. Nire uste apalean, Bartzelonako zuzendariak talentu hadia duen arren, ez du beti asmatu aukeratu dituen proiektuekin. Bere aurreko lanen artean, El orfanato” (2007), Lo Imposible” (2012) edota Un Monstruo Viene a Verme” (2016) bezalako pelikula interesgarri bezain irregularrak ditugu. Nire ustetan, bere lan guztietan goza daiteke zuzendariaren trebetasunaz, baina azken emaitzak ez dira guztiz borobilak. Hala ere, nire iritzia baino ez da, zeren eta txarteldegian duen arrakasta ukaezina baita. Niretzako duen lanik borobilena den azken honekin, arrakastaz gain, onarpena ere lortu du, haibat saritan pisu handiko izendapenak erdietsi ditu eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide