Perfect Days

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko ots. 25a, 10:44

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Perfect Days

Zuzendaria: Wim Wenders

Gidoilaria: Takuma Takasaki, Wim Wnders

Aktoreak: Kôji Yakusho, Arisa Nakano, Tokio Emoto …

Herrialdea: Japonia

Iraupena: 124 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

         Aste honetan, Wim Wendres Alemaniako zuinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu; zein eta Perfect Days” (2023) izenekoa, alegia. Pelikula ederra da oso; itxuraz txikia, baina izaeraz zirraragarria. Egunerokotasunak ematen dizkigun plazer txikien ospakizuna da filma. Zuzendariaren begirada zehatzari esker, gauza txikien garrantziaz ohartzeko parada dugu. Balore asko eta oso beharrezkoak azaltzen zaizkigu pantaila erraldoian, hala nola, ahaleginaren garrantzia, begirunea, besteen onarpena, egunerokotasunaren mirespena… Zuzendariak protagonistaren errutinak erakusten dizkigu zehaztasun handiz, baita bere ilobaren agerpenarekin bere bizitzan gertatzen den lurrikara ere.

         Zintak bere denbora hartzen du istorioa kontatzeko, baina pazientzia izango duen ikusleak sari ederra jasoko du. Ez da ahaztu behar hauxe dela Japoniak Oscar Sarietan lehiatzeko aurkeztu duen pelikula eta Nazioarteko Film Onena eskuratzeko hautatuen artean dagoela.

         Japonia ordezkatuko duen zinemagile alemaniar honek oso ibilbide emankorra du eta bere lanen artean Paris, Texas” (1984) edo Buen Vista Social Club” (1999) bezalako lan handiak aurki ditzakegu.

         Hala eta guztiz ere, kasu honetan badago besteen gainetik nabarmendu behar dugun ekarpen bat, nire ustez behinik behin, eta horixe da Kôji Yakusho aktore japoniarraren jarduna, zeinak pelikularen zama guztia bere gain hartzen duen maisutasun handiz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide