Irakasleen gela

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko mar. 24a, 10:35

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Das Lehrerzimmer

Zuzendaria: Ilker Çatak 

Gidoilaria: Johannes Duncker, Ilker Çatak

Aktoreak: Leonie Benesch, Eva Löbau, Leonard Stettnisch …

Herrialdea: Alemania

Iraupena: 99 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

         Aste honetan, Oscar Sarietarako  Alemaniak aurkeztutako hautagaia nahi dut gomendatu, zein eta Sala de Profesores” (2023) izeneko pelikula alegia. Beldur handia ematen duen zinta dugu hau, bereziki jendarte honetan nolako harreman mota izaten ditugun azaleratzen duelako. Azken batean, pantaila erraldoian ikusten dugun guztia erabat posiblea da eta, noski, horrek beldurgarriago bilakatzen du Ilker Çatak  berlindarrak zuzentzen duen amesgaizto hau.

        Çataken laugarren pelikula luzea da gomendatzen dudan zinta interesgarri hau. Ez da oso ezaguna den artista, baina lan honetan oso profesional balekoa dela erakusten du. Ikusleengan ezinegona sortzeko gaitasun handia erakusten du. Bestalde, kameraren kokapena zein muntaiaren legeak menperatzen dituela erakusten du film honetan. Izan ere, momentu oro argi uzten baitu ikuslearen arreta bereganatzeko zer egin behar duen ederto ondo dakiela. Egia da zinta luzea ez dela, 99 minutu irauten baitu; baina, hala eta guztiz ere, zinemagile alemaniarrak erraztasun handia du narrazioa berak nahi duen lekutik eramateko.

        Honelako produktu batean, ezinbestekoa da aktore profesional eta eraginkorrak izatea. Bada, kasu honetan baldintza hau ematen dela esan dezakegu, inolako beldurrik gabe gainera. Bai Leonie Beneschek, baita Eva Löbauk ere, bi adibide baino ez aipatzearren, oso karakterizazio doituak burutzen dituzte, filmari mesede egiten diona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide