Los Pequeños Amores

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko mai. 26a, 09:51

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Los pequeños Amores

Zuzendaria: Celia Rico Clavellino

Gidoilaria: Celia Rico Clavellino

Aktoreak: María Vázquez, Adriana Ozores, Aimar Vega ...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 95 munutu

Ekoizpen-urtea: 2024

       Aste honetan, Celia Rico Clavellino, Sevillako Constantina udalerrian jaio zen zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu, zein eta Los pequeños Amoresizeneko pelikula. 

      Pertsonen arteko harremanek, are gehiago oso gertukoak direnen artekoek, aztertzea merezi duen mundua osatzen dute. Egitura sinple duen lana da hau. Ikustean, egiten erraza dirudien filma den arren, oso kontu konplexua da era honetako zinta bat burutzea eta zuzendariak primeran moldatzen da. Ikusten dugun guztia egiazkoa iruditzen zaigu. Izan ere, antzeko kontuak guztioi gertatu baitzaizkigu inoiz. 

      Hauxe dugu Celia Rico Clavellinoren bigarren film luzea, bi lan hauez gain film labur bat ere badu. Ematen du Sevillako zuzendariak mota honetako lanetan trebezia berezia duela. Bere aurreko pelikulak, Viaje al Cuarto de una Madre” (2018) delakoak, oso bestelako gauzak kontatuz noski, film-unibertso bera partekatzen du. Nire uste apalean, biak ala biak zinta interesgarriak dira oso.

      Esan gabe doa era honetako lan bat planteatzen duzunean, ezinbestekoa dela aktoreekin asmatzea. Duda barik, Celiak kasu honetan bete-betean asmatu du. Bai María Vázquezek, bai Adriana Ozoresek karakterizazio borobilak burutzen dituzte, haien pertsonaiek behar dutena ezin hobeto gorpuztuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide