Furiosa: A Mad Max Saga

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko eka. 9a, 10:51

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Furiosa: A Mad Max Saga

Zuzendaria: George Miller

Gidoilaria: Nick Lathouris, George Miller

Aktoreak: Anya Taylor-Joy, Chris Hemsworth, Tom Burke …

Herrialdea: Australia

Iraupena: 148 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

        Aste honetan, Australian jaio zen George Miller zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Furiosa: A Mad Max saga” (2024) izenekoa. Bisualki oso lan indartsua da. George Miller nortasun handiko zuzendaria izanik, bere edozein lan ikustean, berehala dakizu nor dagoen kameraren atzean. Gainera, Mad Max oso saga pertsonala da, zeinean bere unibertsoa inon baino hobeto ordezkatuta dagoen. Hala eta guztiz ere, nahiko harrigarria da bere filmografia arakatzea. Hola, ezuste handiak har ditzakegu dituen pelikulak ikustean.

        Zinta honetan, Furiosa izeneko pertsonaiaren hastapenak ezagutuko ditugu. Mad Max: Fury Road” (2015), aurreko filmean aurkeztu zen karakterra dugu hau. Pelikula hartan indar handikoa zela ikusi bazen ere, oraingo honetan barneratuta duen haserre horren jatorria zein den jakingo dugu.

        Esan bezala, George Miller da zinta honen zuzendaria. Aipa ditugun film biak kontuan izanda, nahiko harrigarria irudituko zaizue bere filmografian El Aceite de la Vida” (1992) edo Happy Feet: Rompiendo el Hielo” (2006) tankerako izenburuak topatzea.

        Amaitzeko, aktoreen lana goraipatu nahi nuke, bereziki Anya Taylor-Joy eta Chris Hemsworthen karakterizazioak. Biek gozatu ederra hartu zuten film hau egiten eta nabaritzen da, bai jauna!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide