Alien: Romulus

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko ira. 1a, 10:02

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Alien: Romulus

Zuzendaria: Fede Álvarez

Gidoilaria: Fede Álvarez, Rodo Sayagues

Aktoreak: Cailee Spaeny, David Jonsson, Archie Renaux …

Herrialdea: AEB

Iraupena: 119 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

      Aste honetan, Fede Álvarez Uruguaiko zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu, zein eta Alien: Romulus” (2024) delakoa. Nire uste apalean batere beharrezkoa ez den pelikula baten aurrean gauden arren, kalitate handiko produktu bati buruz ari gara. Izan ere, Ridley Scottek 1979an sortu zuen lan bikainak, Alien” (1979) izenekoak alegia, ez du bestelako azalpenik behar. Ikusleak elementu nahiko ditu bere buruan gustuko istorioa osatzeko. Nik uste etorri diren gainerako lan guztiek, oso bestelako mailetakoak izan direnak gainera, ikuslearen irudimena murriztu baino ez dutela egin.

      Kronologikoki ikusi genituen hasierako bi zinten artean kokatzen den film honek une hartako bizimodua ederto batean deskribatzen du eta sinesgarritasun handiko beldurrezko mentura bat jartzen digu begien aurrean. Bisulaki lan potentea da, ondo kontatuta dagoena eta tentsioari eusten diona. Alderdi horretatik ez dago kexarik; hori bai, pertsonaia potente eta nahiko ondo garatuta pantailaratzen dizkiguten arren, nire ustez behintzat, hasierako pelikularen karakteren aurrean ez dute mailarik ematen.  

      Esan bezala, zinta honen zuzendaria  Fede Álvarez da. Lan ona egiten duen arren, behin baino gehiagotan esan dudan moduan, ez dut uste beharrezkoa denik. Telebistarako lan batzuk edukitzeaz gain, pare bat film labur eta hiru pelikula ere burutu ditu egun arte. Seguruenik, gomendatzen ari naizen pelikula hau izan da orain arte egin duen lanik borobilena

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide