Joker: Folie à Deux

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko urr. 13a, 10:06

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Joker: Folie à Deux

Zuzendaria: Todd Phillips

Gidoilaria: Scott Silver, Todd Phillips

Aktoreak: Joaquin Phoenix, Lady Gaga, Brendan Gleeson  …

Herrialdea: AEB

Iraupena: 138 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

         Aste honetan, Todd Phillips Brooklyngo zinemagileraen azken pelikula nahi dizuet gomendatu: zein eta Joker: Folie à Deux” (2024) izenekoa alegia. Lanaren inguruan mota guztietako iritziak dauden arren, arrakasta handiko zinta baten sekuela dela jakinik, nire ustez behintzat, ezin da esan palikula hau askoz txarragoa denik aurrekoarekin alderatuta. Izan ere, tarteka, une handiak eta ederto filmatuak eskaintzen ditu, zuzendariaren ukitua somatu egiten da. Aurreko pelikularen ezaugarriak hortxe daude: pertsonaien konplexutasuna, filma bustitzen duen tristezia, igortzen duen arrisku.sentsazioa… Hala eta guztiz ere, badago zerbait, ukitu ezin daitekeena, esaten dizuna hauxe ez dela aurrekoa bezain borobila. Istoria, akaso, ez da horren interesgarria, sorpresa efektua galduta dago… zine-aretotik irteten zarenean, sentsazio gazi-goxo bat duzu, nire kasuan bederen hala izan zen.

 

        Egia esateko, a priori oso proposamen erakargarria iruditzen zait. Niretzako interes handikoak dira epaiketak kontatzen dituzten lanak eta musikalak gustuko ditut. Hau guztia, dena dela, zehaztu behar da. Izan ere, ez baitut uste film musikal baten aurrean gaudenik; tarteka, hori bai, musika-amanaldiak daude, oso borobilak gainera, baina ezin dugu esan istoria kontatzeko ezinbesteko osagaiak direnik. Eta epaiketa oso ondo jasota dagoen arren, erdibidean geratzen da.

 

        Amaitzeko, aktoreen jarduna oso egokia dela nabarmendu nahiko nuke, baina pertsonaia batzuen pisua desorekatuta dago, nire iritziz behinik behin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide