Aste honetan, Pedro Almodóvar Calzada de Calatrava udalerrian jaiotako zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu, zein eta “La Habitación de al Lado” (2024) izenekoa, alegia.
Hauxe dugu Ciudad Realgo zuzendariak ingelesez errodatu egin duen lehenengo pelikula. Honek seguruenik bere eragina izango zuen azkenengo emaitzan. Izan ere, ez da hau zuzendariaren pelikula tipiko bat. Niri burura gehiago etorri zait Woody Allen Almodóvar bera baino.
Elkarrizketa asko ditu lanak, dialogoetan oinarritzen da areago irudietan baino eta, noski, honek ekarri izan du plano eta aurkako planoa askotan erabiltzea. Muntaiak kontatzen duen istorioa errespetatu behar du eta zuzendariak hori primeran egin du. Egia da, bestalde, zinta hau oso teatrala dela.
Pertsonaiak ez dira, zuzendariaren filmetan ohi den bezala, horren erradikalak. Honek, estiloaren aldetik laguntzen ez duen arren, istorioari sinesgarritasuna emango dio seguruenik. Bai Julianne Moorek, bai Tilda Swintonek txapela kentzeko moduko lana burutzen dute,
Zinta honek, bestaldetik, Veneziako Mostra prestigiodun zinemaldian Urrezko Lehoia saria irabazi berri du.
Laburbilduz, oso gai delikatua jorratzen duen pelikula baten aurrean gaude. Gaiari, gainera, begirune handiz heltzen dio eta karakterizazio oso egokiak biltzen ditu.