Aste honetan, Bilbo hirian jaio zen Arantxa Echevarria zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “La Infiltrada” (2024) izenekoa.
Gertaturiko gertaeren gainean oinarritutako lana da. Argi dago istorioa zein ikuspegitik dagoen kontatuta; hala ere, inongo alderdirekin ez jartzen saiatu egiten da filma. Biolentzia erakusten du, mota guztietakoa, nahiz eta nabaria den zein diren kontakizunaren “onak” eta “txarrak”. Hau albo batera utzita eta ekoizpen zinematografiko moduan aztertuta, kalitatzeko produktu baten aurrean gaude, duda barik.
Oso ondo girotuta dago zinta hau, tentsioa mantentzeko zuzendariak egokiro erabiltzen ditu eskura dituen baliabideak. Antzezleen lanak sinesgarritasuna ematen dio pelikulari, kasu honetan ezinbestekoa dena. Tankera honetako lan batean ekintzak presente egon behar du, noski, eta kasu honetan ekintza-eszenak primeran daude burutuak, dena ondo ulertzen da eta tentsioa presente dago.
Arantxa Echevarriaren ibilbidea oso luzea ez den arren, nahiko sendoa da eta baditu nabarmentzeko moduko zinta batzuk, hala nola, “Carmen y Lola” (2018), “Chinas” (2023) edo gomendatzen ari naizen honako hau.
Amaitzeko, antzezleen lana aipatu egin behar da. Gorago nioen moduan, pelikulak behar duen sinesgarritasuna lortzeko ezinbestekoa da. Nire iritziz Carolina Yusteren karakterizazioa nabarmendu behar da bereziki. Lan borobila burutu egin du oraingo honetan.