Poor Things

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2024ko abe. 8a, 09:49

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Poor Things

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos

Gidoilaria: Tony McNamara. Eleberria: Alisdair Gray

Aktoreak: Emma Stone, Mark Ruffalo, Willem Dafoe,  …

Herrialdea: Irlanda

Iraupena: 141 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

         Aste honetan, dagoeneko karteldegian ez dagoen pelikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Poor Things” (2023) izenekoa, alegia. Proposamen ausarta eta koherentea da. Iazko sari banaketa garrantzitsuetan hainbat premio eskuratutakoa da, gainera, hala nola, 4 Oscar, 2 urrezko globo, Veneziako mostrako sari nagusia…

 

        Film honetan, Yorgos Lanthimos zuzendariak, bere kasuan ohikoa den bezala, hainbat elementu filmiko erabilpen originala egiten du, argia, kolorea, erabiltzen dituen lente bereziak (arrain-begia, esaterako) edota pantailan agertzen diren lekuen girotze desberdina, kasu. Nire ustez, honekin guztiarekin, zuzendariak protagonistaren aparteko mundua eta ohiko munduaren bere ikuskera adierazi nahi du, errealitaterekiko koska argi erakutsiz.

 

        Yorgos Lanthimos nahiko ezaguna den zuzendaria da; izan ere, zinta desberdinak ekoizten baititu. Gainera, begibistakoa denez, zinea egiteko oso modu pertsonala du, nortasun berezia ematen diona. Bere lanen artean, Canino” (2009) edo La Favorita” (2018) lan errespatutak topa ditzakegu, besteak beste.

 

        Atenas hirian jaio zen artistak une desberdinetan antzezle fetitxeak izan ditu: Colin Farrell eta Emma Stone adibide argiak dira. Azken honekin era estuan ari da kolabaratzen oraintsu. Gomendatzen ari naizen pelikula honetan lan ikaragarria egiten du, marra oso estu baten gainean mugitzen den pertsonaia oso berezia trebetasun handiz gorpuzten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide