La Sustancia

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: The Substance

Zuzendaria: Coralie Fargeat

Gidoilaria: Coralie Fargeat

Aktoreak: Demi Moore, Margaret Qualley, Denis Quiad …

Herrialdea: Erresuma Batua

Iraupena: 140 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

        Aste honetan, ohikoa ez dudan zerbait egingo dut: zer eta gustuko izan ez dudan pelikula bat gomendatzea. Izan ere, The Substance” (2024) zinta arrakastatsua gomenduatu nahi baitut. Estilo honetako zinta batzuk oso gustuko izan ditut, hala nola, The Fly” (1986) David Cronenberg zuzendariaren film handia edota Invasion of the Body Snatchers” (1978) Philip Kaufman zuzendari amerikarraren zinta interesgarria. Gomendatzen ari naizen lan honekin gauza bitxi bat gertatzen zait. Alde batetik, Coralie Fargeat Parisko zinemagilearen azken lan honen abiapuntua oso interesgarria iruditzen zait; baina, beste alde batetik, puntu batera helduta, pantailan ikusten dudanak ez dit inolako erakargarritasunik sortzen. Hala eta guztiz ere, muturreko proposamena dela argi dago, tankera guztietako komentarioak entzun ditut eta. Dena dela, nire ustez norberak ikusi eta ondorio propioak atera behar ditu beti eta, noski, zentzu honetan, pelikula gomendatu besterik ezin dut egin.

 

        Ez da Coralie Fargeat ezagutzen dudan zinemagile bat eta pelikula honi heldu aurretik bere beste lan bat ikusi egin nuen, zein eta Reality+” (2014) film laburra. Bada, kasu honetan, erabat erakarri nuen proposamena izan zela esan behar dut. Originala iruditu zitzaidan eta denbora osoan mantendu ninduen pantailari interes hadiz begiratzen, gutxi ez dena.

 

        Amaitzeko, nabarmendu nahi nuen pertsonaia partekatzen duten bi emakumezko aktoreen jarduna. Asko ari da goraipatzen Demi Moore aktorearen lan bikaina, eta ez da gutxiagorako, baina nire itritziz gehiegi ari da estaltzen Margaret Qualley-ren  karakterizazio ona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide