Segundo Premio

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025eko otsailaren 23a

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Segundo Premio

Zuzendaria: Isaki Lacuesta eta Pol Rodriguez

Gidoilaria: Isaki Lacuesta eta Fernando Navarro

Aktoreak: Daniel Ibañez, Cristalino, Stéphanie Magnin ...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 109 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

        Aste honetan, horren banatuta, gehiegi nire uste apalean, egon diren Goya sarietan hiru premio irabazi dituen pelikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Segundo Premio” (2024) izenekoa alegia.

 

        Jasotako sarien artean zuzendari onenari dagokiona dugu, garrantzi handikoa dena. Lan honen atzean bi zuzendari daude: Isaki Lacuesta eta Pol Rodríguez zuzendari kataluniarrak, biek ala biek lanari potentzia bisual oso handia ematen diote. Kontzeptu konplexu asko daude irudien bidez adierazten dituztenak. Ez da erraza izan behar zinta honetan kontatzen diren egoerak irudien bidez kontatzea eta haiek lortzen dute. Film honetan gizatalde baten maila desberdinetan ematen den prozesu autosuntzitzaile baten kontaketa egiten da. Une askotan zuzendariek transmititu nahi dituzten kontzeptuak ez dira batere errazak zinearen hizkuntzan ikusleari helaraztea eta haiek oso ondo egiten dute. Haien proposamenak ikusleari ahalegin bat egitea eskatzen dio, baina horrek ez du pelikularen ulermena galarazten, ezta hurrik eman ere! Eta horren meritua zuzendariena da, duda barik. Pol Rodríguezen ibilbidea ez da oso oparoa izan orain arte, zeren eta pelikula hau kendua pare bat film labur eta telesail bat baino ez du burutua. Isaki Lacuestaren kasua, ordea desberdina da. Zuzendari bezala eskarmentu handiagoa du.

 

        Amaitzeko aktoreen lana goraipatu nahiko nuke. Izan ere, pelikula honetan entzuten diren kantu guztiak haiek zuzenean interpretatzen dituzte, nabarmentzeko modukoa dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide