La Estrella Azul

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025ko mar. 9a, 09:49

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: La Estrella Azul

Zuzendaria: Javier Macipe

Gidoilaria: Javier Macipe

Aktoreak: Pepe Lorente, Cuti Carabajal, Bruna Cusí ...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 118 munutu

Ekoizpen-urtea: 2023 

         Aste honetan, Zaragoza hirian jaio zen Javier Macipe zinemagilearen lehen film luzea nahi dizuet gomendatu: La Estrella Azul” (2023) izenekoa. Proposamen nahiko berezia dugu hau. Alde batetik, musiko baten bizitzaren tarterik garrantzitsuena kontatzen digu, hainbat unetan dokumental baten antza handia hartzen duelarik. Beste alde batetik, ordea, dokumental batean inolaz ere ikusiko ez genituzkeen elementu batzuk agertzen dira; originaltasuna ezezik, nortasun berezia ere ematen diona. 

 

        Macipek helarazten digun istorio honetan gai desberdinak jorratzeko elementu oso bereizgarriak erabiltzen ditu, konplexurik gabe gainera, ibilbide laburra duen profesional batengan oso arrunta ez dena. Horiei esker, baina, sari batzuk eskuratu egin ditu, tartean bi Goya sari,  zuzendari berri onena eta gizonezko aktore berri onena premiatzen dutenak, alegia, berak eta Pepe Lorentek irabaziak.

 

        Kontakizunaren erritmoa, bestalde, oso egokia da. Egia da lana ez dela bereziki luzea, baina oso azkar pasatzen da eta ikuslearen interesa ez da inoiz gutxitzen. Pantaila erraldoian erakusten digutena batzuetan atsegina ez den arren, ikuslearen esperientzia beti da eskertzeko modukoa. Aurrean dugun horri egia dario eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko estula, ez horixe!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide