Anora

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025ko mar. 23a, 09:50

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Anora

Zuzendaria: Sean Baker

Gidoilaria: Sean baker

Aktoreak: Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Borisov …

Herrialdea: AEB

Iraupena: 138 minutu

Ekoizpen-urtea: 2023

         Aste honetan, aurtengo Oscar sarietan arrakastarik handiena lortu duen pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Sean Baker New Jersey hirian jaio zen zinemagilaren azken lana: Anora” (2024) izenekoa, alegia. Ez da hau normalean sari hauetan, salbuespenak salbuespen, garaile irteten den film horietako bat, ez horixe! Ekoizpen merkea da, jorratzen dituen gaiak ez dira izan orain arte akademikoek bozkatu dituztenak eta formalki lana ez da batere ortodoxoa. Hala ere, ez soilik Oscar sarietan, bestelako izen handiko premio zein festibaletan izendapen eta sariak bildamatu egin ditu. Zerrenda oso luzea da, baina ezin dugu esan gabe utzi aurtego Cannesko zinemaldian  urrezko palma irabazi egin duela.

 

        Sean Baker proposamen berri honetan generoen nahasketa interesgarri bat planteatzen du. Pelikula komedia da hainbat unetan, baina drama bat ere bai. Hasiera batean ikusleak tankera bateko pelikula bat ikusten ari dela pentsa dezakeen arren, zintak aurrera egin ahala oso desberdina den beste zerbait ikusten ari dela igarriko du. Zuzendariak egiten duen plano zein enkuadreen hautaketa oso interesgarria da, baita argiztapen zein koloreen proposamena ere.

 

        Amaitzeko, Mikey Madison handiaren lana nabarmendu nahiko nuke. Oso gaztea bada ere, dagoeneko karakterizazio aipagarriak burutu egin ditu, euren artean Quentin Tarantinoren Once upon a time in Hollywood” (2019) filmean egiten duen agerpen laburra. Gainera, ezin dugu ahaztu zinta honetan egiten duen rolari esker Emakumezko aktore onenari dagokion Oscar saria erdietsi duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide