Conclave

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025ko api. 6a, 09:58

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Conclave

Zuzendaria: Edward Berger

Gidoilaria: Peter Straughan

Aktoreak: Ralph Fiennes, Stanley Tucci, John Lithgow …

Herrialdea: Erresuma Batua

Iraupena: 115 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

        Aste honetan, Oscar sarietan lehiatu duen beste pelikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Conclave” (2024) izenekoa, alegia. Edward Berger Wolfsburg herrian jaio zen zuzendariaren lan berria da. Aurreko filmarekin ere Oscar sarietako lehiara iritsi zen eta, seguruenik, jende askotxo gogoratuko da zintarekin: Sin Novedad en el Frente” (2022) pelikulaz ari gara eta. Ibilbide profesional sendoa eraikitzen ari den zuzendari estimagarri bati buruz ari gara, dagoeneko hasiberri bat ez dena gainera. 

        Gomendatzen ari naizen obran, garrantzi handia du autoreak ekoizpenaren inguruko xehetasunik ñimiñoenak zein oinarri duen eleberria bera erreproduzitzeko erabili duen leialtasunak.

        Trama eraikitzeko Edward Bergerrek egitura klasikoa erabili du. Duela urte batzuk, estrategia honek agian uzta oparoa emango zion sari zein zinemaldi desberdinetan. Ezin da esan hala izan ez denik, baina horrenbesteko munta duten Oscar sarietako galtzaileetako bat izan zela esan daiteke, zeren eta eskuratzeko aukera zituen izendapen guztietatik, zortzi orotara, bakarra lortu baitzuen. Egia da, irabazitako premioa handia dela, egokitutako gidoi onenarena izan baitzen, baina hainbeste aukera dituzunean, bakarra irabaztea ezin da esan arrakasta handia lortu egin duzunik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide