The Phoenician Scheme

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: The Phoenician Scheme

Zuzendaria: Wes Anderson

Gidoilaria: Wes Anderson

Aktoreak: Benicio del Toro, Mia Threapleton, Michael Cera …

Herrialdea: AEB

Iraupena: 101 minutu

Ekoizpen-urtea: 2025

     Aste honetan, Wes Anderson Houston hirian jaio zen  zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu. Zein eta The Phoenician Scheme” (2025) izenekoa, alegia.

        

      Andersonen lana dela ezin da ukatu, artistaren nolakotasun batzuk oso agerikoak direlako. Hala eta guztiz ere, baliteke bere pelikulen artean azken hau hain pertsonala ez izatea. Gidoiak, ohi bezala, erabat zentzugabea den istorio bat naturaltasun osoz kontatzen digu. Bestalde, aktoreen karakterizazioak beti bezain neutroak dira, baita oso kontu harrigarriak antzezten dituztenean ere. Dekoratuak, normalean egiten duen bezala, nabaritzeko moduan daude eginda, pertsonaien makilajea ere oso agerikoa izaten da. Horiek denak zinemagile honen lana horren pertsonala egiten duten ezaugarriak dira; ezin, hortaz, ezer txarrik leporatu zinta honi horren harira.

 

     Nire kasu pertsonalean, Wes Andersonen ekoizpenak gustuko izanda ere, oraingo honetan kontatu nahi didan istorioan ez naiz sartu. Ez dago objektiboki ezer gustuko ez dudana, baina kontatzen didanarekiko interesa ez da inongo momentutan pizten.

 

     Zuzendariaren aurreko zenbait lan izugarri onak iruditu zaizkit, hala nola, Fantastic Mr. Fox” (2009) “Moonrise Kingdom” (2012) edo The Grand Budapest Hotel” (2014).

 

     Ohi bezala, bere azken film honetan ere aktoreen zerrenda zoragarria lortu du, guztien gainetik Benicio del Tororen jardun egokia azpimarratuz, Mia Threapletonena ahaztu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide