ZINEMA KRITIKA

Los domingos

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025eko azaroaren 16a

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Los Domingos

Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azúa

Gidoilaria: Alauda Ruiz de Azúa

Aktoreak: Blanca Soroa, Patricia López Arnaiz, Miguel Garcés …

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 110 minutu

Ekoizpen-urtea: 2025

Aste honetan, Alauda Ruiz de Azúa Barakaldo hiriko zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu; zein eta Los Domingos” (2025) izenekoa, alegia. 

Egia da, nire ustetan behinik behin, arteak ikusle-entzulearengan emozioren bat eragin behar duela benetan handia izateko, berataz gozatzen ari den pertsonarentzat sikeran. Baina, edonola ere, zinema bezalako arte batek baditu, objektiboki hitz eginda, hizkuntza bat den aldetik, kalitatea definitzen dituzten alderdi batzuk. Dela gidoiaren kalitatea, dela planoen konposizio edota sekuentsia logikoa, dela antzezleen interpretazioa… eta horrela beste hainbat aspektuekin jarraitu ahal izango genuke. Bada, Alaudaren azken lan honetan atal horiek guztiak egokiak dira, hau da, denak dira kalitatezkoak eta, hortaz, ezin da zinta eskasa denik esan. Nire kasuan, esan behar dut filmak jorratzen duen gaiak hotz uzti nauen arren, ez naizela inongo momentutan aspertu eta obra handi bat ikusi dudalako sentsazioarekin irten naizela zinema-aretotik, gutxi ez dena.

Cinco Lobitos” (2022) proposamen interesgarria burutu zuen zuzendariaren azken lan honek Donostiako zinemaldiko urrezko mazkorra eskuratu berri du, kontuan hartzekoa dena.

Baina, pelikula honetan zerbait zinez bikaina iruditu bazait, zerbait hori Patricia López Arnaiz aktore izugarriaren karakterizazioa izan da. Nik uste dut ezin daitekeela hobeto egin. Berak gorpuzten duen pertsonaia sinisten dut une oro, garatzen duen erregistro handiko alderdi guztietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide