Frankenstein

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025eko azaroaren 30a

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Frankenstein

Zuzendaria: Guillermo del Toro

Gidoilaria: Guillermo del Toro. Eleberria: Mary Shelley.

Aktoreak: Oscar Isaac, Jacob Elordy, Mia Goth…

Herrialdea: AEB

Iraupena: 149 minutu

Ekoizpen-urtea: 2025

       Aste honetan, Mexikoko Guadalajara hirian jaio zen Guillermo del Toro zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu; zein eta Frankenstein” (2025) izenekoa, alegia. 

      Nire uste apalean, ez dira gutxi pelikula honek dituen indarguneak. Hasteko, del Tororen horren propioa den indar bisual erakargarria dugu zintaren adierasgarri. Ez dira, ordea, hortxe amaitzen begientzako ikuskizun eder honen bertuteak, ez horixe! Filmaren hasiera ezin egokiagoa da, ez du zalantzarako biderik uzten, Guillermo del Tororen pelikula bat ari gara ikusten. Oso pertsona gutxirekin gertatzen da hori, artista horiei buruz oso ondo hitz egiten duena. Eta gainera, amaitzeko, oinarritzat duen eleberriarekiko oso fidela da egokitzapen hau, bere aldeko beste puntu bat.

      Nioen bezala, hasiera borobila da, hasiera horren egitura filmikoa nabarmentzeko modukoa iruditzen zait. Hasten den unean ikusleari informazioa falta zaio, pantailan dauden pertsona gehienei gertatzen zaien bezala, eta horrek bidea ematen du istoria bi ikuspegi desberdinetatik kontatzeko: zientzialariarena, batetik, eta sortu zuen kreaturarena, bestetik. Honek guztiak kontakizuna borobiltzen du, nire ustez behintzat. Pertsonaiak gainera oso ondo daude garatuta, haien konplexutasuna begien bistatik galdu barik.

      Hitz batez, benetan merezi duen lan baten aurrean gaude, pena bakarra pantaila erraldoian ikusteko aukerarik apenas ez dela egon. Lastima!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide