The Perfect Neighbor

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2025eko abenduaren 14a

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: The Perfect Neighbor

Zuzendaria: Geeta Gandbhir

Gidoilaria: Geeta Gandbhir

Aktoreak: Artxiboko irudiak: Susan Lorincz, Ajike Owens …

Herrialdea: AEB

Iraupena: 96 minutu

Ekoizpen-urtea: 2025

        Aste honetan, ez-ohiko gomendio bat nahi dizuet egin. Izan ere, oraingoan dokumental batekin bainatorkizue: Geeta Gandbhir indiar jatorrizko zuzendari estatubatuarraren The Perfect Neighbor” (2025) lan deigarria, alegia. Zintaren planteamenduak berak, poliziek gorputzean daramatzaten kamerekin grabatutako irudiak erabiltzeak, esanguratsuki baldintzatzen du lortutako emaitza. Nire iritziz erabaki ausarta da. Alde batetik, sinesgarritasuna eta ikuslearen murgiltze sakona bermatzen dizu, baina, bestetik, irudien kalitatea negatiboki kaltetzen du. 

 

        Zuzendariak lan honetan duela ez asko gertatutako zoritxar baten berri ematen digu. AEB-n indarrean dauden legeen ondorioz, non zure jabegoa defendatzeko arma bat erabiltzea zilegia den, dokumentalean esplikatzen dena gerta daiteke. Hola, auzkokideen arteko eztabaida luze bat, egokiera desberdinak tarteko, pertsona bat hilik amaitu zen. Hauxe da Geeta Gandbhir-ek, gorago adierazitako eran, jartzen duena gure begien aurrean, duen krudeltasun osoz. Gainera, ezin dugu ahaztu hika-mika honetan arraza desberdineko jendea dagoela sartuta, gertakizuna non gertatu zen kontuan izanda, datu makala ez dena.

 

        Nire iritziz, dokumental honek zer hausnartu proposatzen digu. Hobe dugu lehenbailehen lan horretan zintzoki hasten bagara, bestela etorkizun hurbil batean planeta hau ez da bizitzeko leku atsegin bat izango, oraindik halakoa bada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide