Aste honetan, ez-ohiko gomendio bat nahi dizuet egin. Izan ere, oraingoan dokumental batekin bainatorkizue: Geeta Gandbhir indiar jatorrizko zuzendari estatubatuarraren “The Perfect Neighbor” (2025) lan deigarria, alegia. Zintaren planteamenduak berak, poliziek gorputzean daramatzaten kamerekin grabatutako irudiak erabiltzeak, esanguratsuki baldintzatzen du lortutako emaitza. Nire iritziz erabaki ausarta da. Alde batetik, sinesgarritasuna eta ikuslearen murgiltze sakona bermatzen dizu, baina, bestetik, irudien kalitatea negatiboki kaltetzen du.
Zuzendariak lan honetan duela ez asko gertatutako zoritxar baten berri ematen digu. AEB-n indarrean dauden legeen ondorioz, non zure jabegoa defendatzeko arma bat erabiltzea zilegia den, dokumentalean esplikatzen dena gerta daiteke. Hola, auzkokideen arteko eztabaida luze bat, egokiera desberdinak tarteko, pertsona bat hilik amaitu zen. Hauxe da Geeta Gandbhir-ek, gorago adierazitako eran, jartzen duena gure begien aurrean, duen krudeltasun osoz. Gainera, ezin dugu ahaztu hika-mika honetan arraza desberdineko jendea dagoela sartuta, gertakizuna non gertatu zen kontuan izanda, datu makala ez dena.
Nire iritziz, dokumental honek zer hausnartu proposatzen digu. Hobe dugu lehenbailehen lan horretan zintzoki hasten bagara, bestela etorkizun hurbil batean planeta hau ez da bizitzeko leku atsegin bat izango, oraindik halakoa bada.