Kaixo nire izena Gari Urrutia da. Amurrion bizi naiz eta 10 urte ditut. Telebista ikustea gustuko dut eta nire janaririk gustukoena pizza da.
“Mortadelo eta Filemon” liburuak gustatzen zaizkit. Lagun asko ditut eta nire telebistako kate gustukoena “Disney channel” da. Nire garraiobiderik gustukoena kotxea da. Nire herri gustukoena Amurrio da.
Laudion jaio nintzen, baina, 3 urterekin Amurriora bizitzera joan nintzen.
Peio izeneko anai bat daukat. Nire ama Karmele deitzen da eta Zaraobe institutuan lan egiten du. Nire aita Kepa deitzen da eta udaletxean lan egiten du.